Edukira joan

Cortinarius fulgens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius fulgens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius fulgens
Fr., 1838

Cortinarius fulgens Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Phlegmacium fulgens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero lau-ganbila, edo deprimitua, ertza hasieran barrurantz errekurbatua; hori-laranja kolorekoa, erdian lehoi-gorrixka kolorekoa gehiago; ertza hori-kromo kolorekoa, inoiz soberakin fibrilatuekin, leuna, erdigunea apur bat ezkatatsua edo pikorrekin; geruza distiratsua eguraldi lehorrarekin, banangarria.

Orriak: Hori-kromo kolorekoak, gero okre-arre kolorekoak, amaieran herdoil kolorekoak; itsatsi-unziformeak, estu, meheak.

Hanka: 3,5 eta 7,5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Laburra, erraboil lodiarekin, normalean marjinatua, goialdean zurixka, flokosoa, bestela horixka edo okre antzekoa; gortina hondakin ugarirekin, arrez zikinduta esporengatik. Erraboil lodia, nabarmen marjinatua, behealdean zurixka-horixka, goialdean okre-horixka.

Haragia: Trinkoa, horia kapelan, oinean okre antzekoa, usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Fulgens epitetoa latinetik dator, distiratsua esan nahi duen “fulgens” hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honi buruz eztabaida handia dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Pagoen eta arteen basoetako eremu belartsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 165 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Cortinarius fulgens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]