Edukira joan

Joiki gozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joiki gozoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaClavariadelphaceae
GeneroaClavariadelphus
Espeziea Clavariadelphus truncatus
Donk, 1933
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Joiki gozoa (Clavariadelphus truncatus) Clavariadelphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gozoegia du. Manitol-a du, eta gozoegia egiten du. Gozogintzako errezeta batzuetan bakarrik erabil dezakegu.

Sinonimoa: Clavaria truncata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 8 eta 15 cm bitarteko luzerakoa, zimurtsua, batzuetan ildaskatua, borra forma irregularra du, moztua edo bat-batean zabaldua goiko aldean; zahartzean irregularragoa bihurtzen da eta hondoratu egiten da. Lehenik hori argi kolorea du, eta, ondoren, hori bizia pixka bat laranja koloreko samarra.

Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.

Hanka: Betea, Karpoforoaren luzapena da, oinarrira mehetua, arre-horixka kolorekoa, okrea, lehoi kolorekoa edo tonu moreekin.

Haragia: Zuria, kotoikara, zurixka, okrea edo apur bat arrosa-purpura kolorekoa azalaren azpian. Zapaldutakoan gorrixka bihurtzen da, arre-morea ebakitzean edo igurtzitakoan. Usain ahula du eta zapore gozoa, azukretu samarra ere bai.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Truncata epitetoa ere latinetik dator, moztua, esan nahi duen "truncatus" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore gozokoa, azukretu samarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavariadelphus pistillaris delakoarekin, honek 25 cm-ko altuera har dezake, Karpoforoaren goiko aldea biribildua du, okre-hori zikin kolorea du, eta zapore mikatzekoa da. Clavariadelphus ligula, Clavariadelphus pistillaris txiki bat bezalakoa da eta taldeetan hazten da, koniferoen goroldio edo humusaren artean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Talde txikitan ateratzen da koniferoen eta pagoen basoetan, eremu menditsuetako lurzoru karedunetan, baina ugariena goiko mendietako izeietan da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Txina.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 551 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 440 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 609 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 138 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]