Wikipedia:Bazenekien/2015
Appearance
- ... epididimoa barrabilak eta hodi deferentea batzen dituen tutu txiki eta estua dela, baina luzatzean 7 metro arteko luzera izan dezakeela gizonengan?
- ... Jeanne Calment frantziar emakumea historia guztiko egiaztatutako pertsonarik zaharrena dela eta 1875-1997 artean bizi izan ondoren 122 urteko adinarekin zendu zela?
- ... 1993an Steven Spielbergek zuzendutako Schindler's List (Schindlerren Zerrenda) filmaren azken eszenan entzuten den Jerusalem Urrezkoa israeldar abestiaren doinua Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren doinuan oinarritua dagoela?
- ... Ingalaterrako iparraldean dagoen Vindolanda erromatar aztarnategi arkeologikoan Vindolandako oholtxoak topatu zirela eta gaur egun arte Britainiar Uharteetan topatu izan diren eskuizkribu antzinakoenak direla? Eta idazkien artean orain dela 1900 urte inguru ospatutako urtebetetze jai baterako gonbidapen bat dagoela?
- ... 1912ko abuztuan Juan Migel Orkolaga hernaniar metereologo eta apaizak enbata izugarria aurreikusi, jendea ohartarazi eta horri esker Gipuzkoako kostaldean arrantzale askoren bizitzak salbatu zirela eta Igeldoko behatokiaren sortzailea ere izan zela?
- ... El Liberal bilbotar egunkariak 1902ko azaroaren 1an argitaratutakoaren arabera, urte hartako urrian Athletic Club eta Ingelesa Taldearen artean jokatutako partidua bana berdindu eta orduan kirol berria zen foot-ball partidu batean osoki ingeles garaitezinez osatutako talde bati euskaldunek galdu gabe aurre egitea lortu zuten lehenbiziko aldia izan zela?
- ... 1930eko hamarkadako Hollywoodeko izar handia izan zen Leslie Howard aktorea Bigarren Mundu Gerran zehar Lisboatik Londresera hegazkinez zihoala ustez alemaniar hegazkinek erasotu eta Bizkaiko Golkoan hil zela?
- ... Gipuzkoako kale estuena Urretxuko Kaletxiki dela eta 1,10 metroko zabalera besterik ez duenez bi lagun orpoz orpo eta hormarik ukitu gabe kale hartatik igarotzea zail egiten dela?
- ... Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariak eta berak zuzendutako Plan 9 from Outer Space ("Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa") filmak zinemaren historiako zuzendari eta filma txarrenak izatearen ospea dutela, eta 1994ean Tim Burton zuzendariak haietan oinarritutako Ed Wood filma burutu zuela?