Edukira joan

Tucho Aguirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tucho Aguirre
Bizitza
Jaiotza1945 (78/79 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Tucho Aguirre, jaiotza izenez Miguel Ángel Aguirre, folk musikari argentinarra da, tenore ahotsekoa. Damián Sánchezek zuzendutako Madrigal taldean aritu zen 1970eko hamarkadan; 1980ean, berriz, Los Trovadores taldean hasi zen, Francisco "Pancho" Romeroren ordez. Hiru disko grabatu zituen talde honekin, harik eta 1983an erretiroa hartu eta zuen arte. Amílcar Scalisik hartuko du, gero,Tucho Aguirrek utzitako tokia.

Jardunbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Trovadores musika-taldeak eragin sakona izan zuen 1960ko hamarkadako Argentinako folk musikaren eraberritzean. Hain zuzen, Cosquín jaialdian konsakratu zen.

Tucho Aguirre Los Trovadores taldearen eraldaketarekin lotuta dago. Izan ere, "Pancho" Romero eta Carlos Pino ahots enblematikoek taldea utzi ondoren, boskote berria osatu baitzen, oraingo hau "Quito" Figueroak, Ramón "Chiquito" Catrambonik, Tucho Aguirrek, Enzo Giraudok eta Carlos Fredik osatutakoa. Los Trovadores-en fase honetan taldeak kantutegia aldatu zuen, eta demokraziaren berrezarpenarekin eta folklorearen interpretazio berriekin lotutako gaiak jorratu zituen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrigal-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madrigal, 1973

Los Trovadores-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Canciones, CBS, 1980
  2. Todavía cantamos, CBS, 1982
  3. Imagínalo, CBS, 1983

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]