Silikosia edo Grinderren eritasuna lanak sortutako arnas gaixotasuna da, silize libreak edo kuartzo kristaldunak eraginda eta batez ere meatzari, harri-zulatzaile, hargin eta harrobietan diharduten langileak kaltetzen dituena.
Bernardino Ramazzinik deskribatu zuen lehenengo aldiz 1705eanItalian, "De Morbis Artificum Diatriba" ("Langileen gaixotasunetaz") liburuan deskribatuz.
Gaixotasunak bilakaera akutua eta hilkortasun tasa altua eduki dezake, edota mota kronikoa garatu. Azken kasu honetan, fibrosi noduluduna agertu daitezke biriketako goiko lobuluetan tipikoki, bai eta adenopatiak ere.
Funtzionalki, patroi murriztaile edota buxatzaile garatuko dituzte silikotikoek.
Azkenik, silikosi kronikoa duten pazienteek joera handiagoa daukate tuberkulosia ere jasateko.