Maria Colera
Appearance
Maria Colera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Bartzelona |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, interpretea eta irakaslea |
Maria Colera Intxausti (Donostia, 1972) itzultzailea eta interpretea da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea) da, eta Hitzaldietako Interpretazioko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Itzultzaile eta interprete autonomoa da, eta irakasle ere aritu izan da; esate baterako, Bartzelonako Unibertsitatean "euskal kultura, politika eta gizartea, eta literaturako"[1] eskolak eman izan ditu.
Hainbat literatura-lan ekarri ditu euskarara, esate baterako, Virginia Woolfen Gela bat norberarena. Halaber, katalanera edo gaztelaniara itzuli ditu euskarazko zenbait lan.
Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, Argia aldizkarian.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mari Luz Esteban: El feminisme i les transformacions en la política (Pol·len, 2019). Euskaratik katalanera itzulia.
- Onintza Irureta: No eran trabajadoras, sino mujeres (Manu Robles Arangiz Institutua, 2019). Euskaratik gaztelaniara itzulia.
- Barbara Ehrenreich eta Deidre English: Sorginak, emaginak eta erizainak: Emakumezko sendalarien historia bat (Katakrak, 2019).
- Joseba Sarrionandia: Jo no sóc d'aqui (Pol·len, 2014). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.
- Virginia Woolf: Gela bat norberarena (Consonni, 2013).
- Colin Refrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma (2002)
Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iban Zaldua: Enlloc, mai (Godall, 2015). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Itzultzaileak mintzo: Maria Colera Intxausti. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maria Coleraren lanak, Argia aldizkarian.
- Maria Coleraren lanak, El Salto egunkarian.
- Maria Colera, Elearazi blogean.
- Maria Coleraren lanak, Klitto atari digitalean.
- Maria Colera, Nor da Nor datu-basean.