Bakterio eragilea ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horregatik, ohikoa da gaixotasun hori agertzea ospitaleratuen artean. Bi arrazoi daude horretarako: alde batetik, ospitaleratuek immunitate-sistema ahulagoa dute, eta bestetik sarritan espektro zabaleko tratamenduantimikrobianoa hartzen dute, hesteetako flora bakteriarra desagerrarazten duena, Clostridium difficile-aren kolonizazioa erraztuz [1].
Bakterioak bi toxina indartsu ekoizten ditu, gaitzaren sintomatologia eragiten dutenak. Kolonaren endoskopiak plaka zuri batzuk erakusten ditu, sasimintza delakoak, gaitzari izena ematen diotenak.
Kolitis pseudomembranotsuaren edo erdimintzezkoaren lehenengo sintomak lehenengo egunean ager daitezkeen arren, 5 eta 10 egunen tartean agertu ohi dira, antibiotikoak hartzen hasten garenetik. Hala ere, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen heren batek, sintomak ez ditu pairatzen tratamentua amaitu eta 1-10 egun pasatu arte. Kasu batzuetan 2 hilabete pasa daitezke sintomarik gabe.
Sintomak, bakterioek eragindako hantura graduaren araberakoak dira eta sabel huste bigunetatik, kolonaren hantura larria izateraino joan daitezke.[2]
Beraz, sintoma ohikoenak dira:
Beherako akuosoa. Hau konplikatu egin daiteke eta likido eta elektrolito galera handia eragin dezake (deshidratazioa). Ondorioz, zaildu egiten dira organismoaren funtzio normalak eta presio arterialaren jaitsiera larria eman daitke.
Gaixotasun hau Clostridium difficile bakterioak eragindako gaixotasun bat da. Egoera normalean, heste lodian hainbat bakterio aurkitzen dira, baina faktore desberdinengatik hauen alterazioak ematea gerta daiteke. Kolitis pseudomenbranosoa sortzen da Clostridium difficile bakterioak azkarrago hazten direnean hauek kontrolpean mantentzen dituzten bakterioak baino.
Clostridium difficileak bakteria mugikor anaerobikoak, Gram positiboak eta itxura luzangakoak dira. Odol-agarrean kultibatuz gero, gizaki bizidunen barneko tenperaturan eta oxigenorik gabe, hazkuntza optimoa erakusten dute. Bakterio honen andui patologikoektoxina ugari sortzen dituzte, enterotoxina (Clostridium difficile A-ren toxina) eta zitotoxina (Clostridium difficile B-ren toxina) direlarik garrantzitsuenak, beherakoak eta bestelakoak eragiten dituztenak.
H&E tindaketa. Erdimintzezko kolonia C. difficile colitis-en, erdimintzezko kolitis mota bat.
Alde batetik, antibiotiko askoren ondorioz, aipatutako bakterio hauen gehiegizko hazkuntza eman ohi da, akatu egiten baitituzte hesteko bakterio osasuntsuak. Gaixotasun honekin gehien erlazionaturiko antibiotikoak honako hauek dira: fluorokinolonak (ziprofloxazina eta leboflaxazina, adibidez), penizilinak (amoxizilina eta anpizilina, besteen artean), zindamizinak eta zefalosporinak.[4]
Bestalde, antibiotikoak bakterioek eragindako infekzioetarako dira soilik eraginkorrak, eta ez dituzte sendatzen birusek eragindako gaixotasunak. Hori dela eta, behar ez denean ere antibiotikoak hartuz gero, bigarren mailako efektuak sortu daitezke eta bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia irabazi dezakete.
Osasun ingurunea
Infektaturik dauden inguruneak osasun guneak dira, hau da, ospitaleak, zaharren egoitzak, eta abar[5]. Horren ondorioz, pertsonek infekzioa garatu dezakete lehenik gorotzean dauden mikroorganismo ezberdinez infektaturiko objektuak ikutuz gero eta ondoren eskua ahora eramanez. Gaixotasuna gorotz-aho bidez transmititzen da eta gerta daiteke langileek gaixoei bakterioa transmititzea, gaixoek beste gaixoei transmititzea, eta abar.[6]
Beste batzuk:
65 urte baino gehiago edukitzea edo jaioberria izatea.
Heste lodiko beste gaixotasunen bat pairatzea, koloneko minbizia, adibidez.
Minbiziaren aurkako kimioterapia tratamendua egitea.
Azidotasuna murrizteko erabilgarriak diren farmakoak hartzea, batez ere protoien ponpaketa inhibitzen dutenak, infekzio honekiko sentikortasuna handitu dezaketelako.
C. difficile toxina diagnostikatzeko metodoak aurkitu baino lehenago diagnostikoa kolonoskopia edo sigmoidoskopiarekin egiten zen. “Erdimintzen” agerpena kolonaren edo ondestearen mukosan sintoma esanguratsua izan daiteke, baina ez diagnostikatzeko nahikoa izango[7]. Erdimintzak hondakin inflamatorioekin, hau da, globulu zuriekin, egindako jariakin batez osatuta daude.
Kolonoskopioa eta sigmoidoskopioa oraindik ere erabiltzen dira, baina orain azterketa koprologikoak, hots, gorotzen azterketak dira gaixotasuna diagnostikatzeko lehenengo metodoa. Normalean, bi toxina -A toxina eta B toxina- bakarrik aztertzen dira, baina organismoak gehiago ekoizten ditu. Test mota hau ez da eraginkorra %100ean. Izan ere, faltsu-negatibo kopuru handia dauka errepikatu arren.
C. difficile toxinek efektu zitopatikoa dute zeluletan, beraz, efektu horien neutralizazioa antisuero espezifiko batekin egiten da. Metodo hau CDI diagnostikoen teknika berriak aztertzen dituztenen metodo estandarra da. Kultura toxigenikoa ere metodo estandarra da gaixotasuna diagnostikatzeko. Hemen lagin bat hartzen da, gero hazkuntza zelularra egin eta toxinen produkzioa aztertzeko. Azken metodo hau sentsitiboena eta espezifikoena da. Hala ere, denbora eta lan gehien ematen duena da [8].
A eta B toxinen ebaluazioa ELISA (Enzyme-Linked Immunosorbent Assay) metodoarekin %63-69-ko sentikortasuna eta %93-100 -ko espezifikotasuna du.
Lehen, adituek 3 lagin bidaltzea gomendatzen zuten gaixotasunaren existentzia alde batera uzteko, lagin horietan emaitza negatiboa bazen. Hala ere, gaur egun badakite errepikatutako laginketa beherako pasarte berdinean ez dela eraginkorra[9]. Ospitale askok A toxinaren ebaluazioa bakarrik egiten dute, baina B toxinaren ebaluazioa gero eta gehiago erabiltzen da. Gomendagarriena bi toxinen ebaluazioa egitea izango litzateke [10][11]. Hau ez bada egiten askotan atzeraldiak gertatzen dira, pazientearen gaixotasuna eta osasunaren okerragotzea ekarri dezaketenak.
Polimerasen kate-erreakzioan, denbora errealaren ebaluazioan, C. difficile %93-an aurkitzen da, eta positiboa denean positibo faltsuak %3-a bakarrik dira [13]. Metodo hau kultura zitotoxigenikoa edo entsegu zitotoxikoa baino eraginkorragoa da. Gainera, erantzuna 3 ordutan bakarrik lortu dezakegu. Hala ere, garestiagoa da eta toxinaren genea bakarrik bilatzen du, ez toxina bera. Honek esan nahi du testa konfirmaziorik gabe erabiltzen bada, gaindiagnostikoa gertatu daitekeela.[14]
Hainbat antibiotiko erabiltzen dira C. difficile-ren kontra.
Bankomizina: tratamendurik ohikoena da. Hau haurdunaldian zehar ere har daiteke, umekian ez duelako bigarren efekturik sortzen. Aho-tratamendua da, eta normalean egunean 4 bider hartzen da, 10 egunen epean.[16]
Fidaxomizina: bankomizinaren antzekoa da, baina infekzioa berriro agertzearen arriskua jaisten du[17]. Kasu larrietan aurrekoa baino eraginkorragoa da.
Metronidazola: kasu ez-larrietan tratamendu orala izaten da. Infekzio larrietan, aldiz, bankomizinarekin ematen da, baina kasu honetan intrabenosoki aplikatzen da.
Kolestiramina: ioien trukerako erresina bat da, eta hesteen mugimendua moteltzen du deshidratazioa prebenituz. Honen erabilera bankomizinarekin batera egiten da.[18]
Gorotztransplantea antibiotikoak eraginkorrak ez direnean egiten da, eta kasuen %85-90an emaitza onak ematen dira[21].
Teknika honetan emaile osasuntsu baten gorotzak erabiltzen dira eta haren mikrobiota emaile gaixoan injektatzen da. Helburua da gaixoaren desoreka bakterialarekin, eta ondorioz infekzioaren jatorriarekin, amaitzea.
Gorotz bakterioterapiarekin lortzen dena hurrengoa da: antibiotikoek ezabatutako koloneko mikrobiota berritzea. Honekin batera, Clostridium difficile-ren kolonizazioaren aurkako erresistentzia berrezartzen da.
Antibiotikoaren gehiegizko erabilpena ekiditea. Batzuetan gaixotasun birikoetarako errezetatzen dira antibiotikoak eta hauek gaixotasun birikoetarako ez dira eraginkorrak. Ondorioz, itxaron beharrezkoa den hala ez ikusteko, eta antibiotiko bat hartzekotan esprekto mugatutako antibotikoa saiatu hartzen ahalik eta denbora gutxien .
Gaixotasuna daukan pertsona batekin harremanetan bagaude gomendagarria da:
Eskuak garbitzea. C. difficile brote bat egotekotan gomendagarria da eskuak ura eta xaboiarekin garbitzea, alkohola bezalako desinfektatzaileek ez baitituzte bakterio honen esporak suntsitzen era eraginkor batean.
Behin erabiltzeko eskularruak erabili pertsonarekin gauden bitartean eta ondoren eskuak garbitu
Gaixoa dagoen eremuan gomendagarria da kloroa duten produktu desinfektatzaileak erabiltzea esporak suntsitu ditzagun.[22]