Institut Català de les Empreses Culturals
Institut Català de les Empreses Culturals | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ICEC |
Mota | erakunde publikoa |
Herrialdea | Katalunia |
Jarduera | |
Honen parte | Kataluniako Generalitateko Kultura Departamentua |
Agintea | |
Zuzendaria | Edgar Garcia Casellas |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2000 |
webgune ofiziala |
Kataluniako Kultur Enpresen Institutua (katalanez: Institut Català de les Empreses Culturals, ICEC) Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren erakunde publiko bat da. Kultura-sektorea garatzeko eta finkatzeko lan egiten du, kulturaren enpresen eta profesionalen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzeko asmoz.
ICECek sektore guztietako kulturaren arloko enpresa, profesionalak laguntzen eta aholkatzen ditu, beraien artean, arte eszenikoak, ikusizko arteak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala, liburua eta musika. Halaber, finantzaketarako laguntzak eta tresnak eskura izateko aukerak ematen ditu.
Bere ekintzen bidez, ICECek kalitatezko kultura-sare lehiakorra eraikitzen laguntzen du eta kontsumo-ohiturak eta publikoaren sorrera ere sustatzen ditu.[1]