Ile-zuritasuna[1]ilearenpigmentazio galera da, gris edo zuri bihurtzen dena. Ile horietako bakoitza ile urdin bat da, eta buruaren gune espezifiko batean (ile-xerlo zurietan) edo buru osoan ikus daitezke. Ilea koloregabetzeko arrazoi nagusia melanina gutxitzea da, horrexek eragiten baitu ilearen kolorea.
2005ean The Journal of Investigative Dermatology taldeak ikerketa bat argitaratu zuen, ile-zuritasuna eta jatorri etnikoaren arteko harremana erakusten zuena. Hogeita hamar urteko kaukasoarrek ile zuriak izaten hasten dira, asiarrek berrogei inguru izaten dituzten bitartean. Hala ere, azal beltza duen jende gehienak bere jatorrizko ile-kolorea gordetzen dute berrogei urtetik haratago.
Ilearen kolore-aldaketa, melanozitoak sortzen dituzten ile-folikuluen oinarrian dauden zelula amen heriotzaren ondorioz, melanina ilearen sustraian gertatzen ez denean eta pigmenturik gabeko eremuan ile berriak hazten direnean gertatzen da. Melanozitoak pigmentua sortzen duten eta ilean eta azalean biltegiratzen duten zelulak dira. Azken ikerketen arabera, hidrogeno peroxidoa gutxitzeaz arduratzen den MSR entzimaren falta ile-zuritasunaren kausa da.[6] Konposatu honek tirosinasa inhibitzen du, melanina ekoizteko beharrezkoa den entzima bat hain zuzen ere.[7] Ikerketa batzuen arabera, ile-zuritasunak gaitasun kognitibo handiagoarekin eta testosterona maila altuekin korrelazioa du. Ikerketa horiek karraskarien bidez frogatu dituzte, eta oraindik ez dago gizakiengan duten eraginaren ondorio argirik.
↑J. M. Wood, H. Decker, H. Hartmann, B. Chavan, H. Rokos, J. D. Spencer, S. Hasse, M. J. Thornton, M. Shalbaf, R. Paus & K. U. Schallreuter. Senile hair graying: H2O2-mediated oxidative stress affects human hair color by blunting methionine sulfoxide repair. .
↑«On connaît la cause des cheveux blancs» Sciences et Vie (1100): 21..