Ikonografia
Appearance
![](http://chped.net/https/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/17/La_V%C3%A9rit%C3%A9%2C_par_Jules_Joseph_Lefebvre.jpg/150px-La_V%C3%A9rit%C3%A9%2C_par_Jules_Joseph_Lefebvre.jpg)
Ikonografia arte-irudiak eta batez ere haien literatura-erreferentziak aztertzen eta sailkatzen dituen zientzia da. XIX. mendean sortu zen ikonografia: Frantzian, Didron eta Durand, eta Alemanian, Piper eta Springer izan ziren aitzindari. XX. mendean, Londresko Warburg Institutuan Panofskyk egin zituen ikonografia-ikerketa nagusiak. Mendebaldeko artearen bi ikonografia-sail nagusiak, mitologia klasikoa eta kristaua alegia, hiztegi eta azterketa ugarietako gai izan dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.