Fly Shit
Fly Shit | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bergara (Gipuzkoa) |
Musika mota | Hardcore punk |
Urteak | 1996 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak Gratacels Records |
Taldekideak | |
Seti Ander Osto Heloy | |
Lehengo taldekideak | |
Unai Dubi Txisko | |
Informazio gehigarria | |
Fly Shit, 90eko hamarkadan Bergaran (Gipuzkoa) sortutako Hardcore taldea da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fly Shit taldea 1996. urtean sortu zuten 14-16 urteko 5 gaztek (Osto bajua, Seti ahotsa, Unai eta Ander gitarrak eta Heloi bateria). 1996ko otsailean eman zuten beraien lehen kontzertua Bergarako taberna batean.
Hasierako formazio honekin, Fly Shit izeneko lehen diska argitaratu zuten 2001ean, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren laguntzaz.
2004an berriz, Bizitza ...baina nola bizi? bigarren lana kaleratu zuten. Kasu honetan ordea, ekoizpen eta banatze lanak taldearen eta Gratacels Records zigilu alternatiboaren bitartez egin zuten, salmenta puntu komertzialak alde batera utziz. Honez gain, diska hau Creative Commons lizentzien menpean kaleratu zuten.
Urte berean, Heloiek taldea utzi zuen denboraldi baterako eta bere ordez Dubi sartu zen bateria jotzera. 2005ean berriz, Unaiek taldea utzi zuen eta honela laukote izatera pasatu ziren.
2006. urtean Heloi itzuli zen taldera Dubiren ordez eta honela, gaur egun arte jarraitu dute. Hurrengo diskoak autoekoiztu egin dituzte.
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Seti - Ahotsa
- Ander - Gitarra
- iker- Baxua
- Heloy - Bateria
Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Unai - Gitarra
- Dubi - Bateria
- Txisko - Gitarra
- Osto - baxua
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fly Shit (2001, Gaztelupeko Hotsak)
- Bizitza ...baina nola bizi? (2006, Gratacels Records)
- Arnas bakoitzeko ernetzen!! (2010, autoekoiztua)
- Bidetxurrian (2011, autoekoiztua)
- Barneko ahotsaren bila (2014, autoekoiztua)[1]
- 20 urte bira, Zuzenean (2017, autoekoiztua)[2]
- Gaztaroko erokeria bat gehiago (2019, DDT Banaketak / In My Heart Empire) - Mänägäitz-ekin batera[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Barneko ahotsaren bila» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «20 urte bira, zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Gaztaroko erokeria bat baino gehiago» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).