Psikologia arloan, buru-nahasmendua[1]kontzientziaren jarduera gutxitzea da. Zenbait gradu daude, obnubilazio arinetik hasi eta estupore katatonikora arte.[2]
Adimen-egoera akutu horren ezaugarriak ingurukoren pertzepzio desordenatua, delirioa, behatzeko gaitasunaren murrizketa edota nahasmendua dira. Kasu larri batzuek ilusioak, insomnioa eta haluzinazioak eragin ditzakete. Tentsio mental handiko egoeratan gerta daiteke.[3]