Bihotzerreaabdomeneran eta bereziki urdailean sentitzen den berotasun-sentsazioa da, azido gastrikoak janariarekin batera edo gabe esofagora igotzean eragindakoa. Gehienetan hiatoko herniaren kasuan gertatzen da, baina ez da kasu bakarra. Azido horien errefluxuak narritadurak eragin ditzake hestegorrian, azidotasuna nahiz beste sintomak garatuz.
Bihotzerreak eragile ugari ditu, hala nola zenbait medikamentu (antikolinergikoak, bihotzeko gaixotasunetarako beta-blokeatzaileak, dopaminaren antzeko medikamentuak...), obesitatea, tabakismoa edota haurdunaldia.
Gehienetan, hiatoko herniak sorrarazten du bihotzerrea, hau da, urdailaren goiko aldea barrunbe torazikorantz desplazatua dagoenean. Honen ondorioz, esofagoan dagoen esfinterra ezin da modu egokian itxi, hestegorrian azidoen mugimendua baimenduz.
Erabilienak aluminio, magnesio eta kaltzio gatzak dira, bikarbonato gatzak, hain zuzen ere. Tradizionalki sodio bikarbonatoa ere erabili izan da. Hala ere, hauen erabilera periodikoa ez da gomendagarria; izan ere, magnesio gatzak beherakoa eragin dezake, eta aluminio gatzak, aldiz, idorreria. Hori dela eta, bi gatz hauek konbinatu egiten dira, bi albo-ondorio hauek indargabetzeko.
Hidrogenoa blokeatzen dutenez, azido klorhidrikoaren eraketa murrizten dute. Honi esker, urdaila ez da gehiegi betetzen, eta horrek azidoen mugimendua zailtzen du hestegorrian zehar.
Gaur egun sifiliaantibiotikoz sendatzen ahal da, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabili ahal da hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko. Penizilinaren dosiak aldatu ahal dira gaixotasunaren egoerarekin. Lehen mailako infekzioetan dosi bakar bat eman ahal da, baina txarrera joaten bada dosi bat baino gehiago eman behar zaio pazienteari.