Biarritzeko Bandera
Appearance
Biarritzeko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1986 |
Herria | Biarritz, Lapurdi |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | hainbatek (1) |
Azken ekitaldia | 1996 |
Irabazlea(k) | ![]() |
Biarritzeko Bandera Biarritzen jokatzen zen traineru estropada bat da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendean, Biarritz turismo zentro garrantzitsua zen, eta garai hartan eskaintzen ziren ikuskizunen artean traineru estropadak zeuden, Hegoaldean bezalaxe. Estropadak jokatu ziren 1893 eta 1909 bitartean, urtero izan ez bazen ere.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1893 | Hondarribia | -- |
1895 | Hondarribia | -- |
1908 | Getaria (Gipuzkoa) | Hondarribia |
1909 | Orio | -- |
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa | Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
* | 1986 | Koxtape | Zumaia | Donostia |
I | 1993 | Ur-Kirolak | Donibaneko | Koxtape |
II | 1994 | San Pedro | Orio | Donibaneko |
IV | 1995 | Orio | Illunbe | Zumaia |
V | 1996 | Illunbe | Getaria | Santiagotarrak |
- 1986an, Biarritzeko Turismo eta Festa Batzordeak estropada pilotu bat antolatu zuen, arraun federazioak patronizatuta.
- 1988an, I. Biarritzeko Udaleko Sari Nagusia antolatu zen.
- 1993an sortu zen Biarritzeko Bandera, Ur-Joko taldeak eta Euskadiko Arraun federazioak antolatuta.
- 1994ko ekitaldia Traineruen Euskal Ligarako baliagarria izan zen.