Aurikulako fibrilazioa edo fibrilazio aurikularraaurikulen jarduera guztiz azkarra da, inolako eraginkortasunik eta koordinaziorik gabea. EKGn formari, maiztasunari eta magnitudeari dagokienez etengabe aldatuz doazen fibrilazio-uhinak ikusten dira, eta bentrikuluetarako transmisioa ere irregularra izaten da.[1]
Aurikulako fibrilazioa gaixoen bizitza nabarmen aldatzen duen gaixotasuna da, batez ere eguneroko jarduera normalak egiteko gaitasunik ez duelako, palpitazioak, bularreko mina, disnea, nekea edo zorabio-sentsazioagatik kexatzen direlako.