Edukira joan

Arabisagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabisagar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaRutaceae
LeinuaCitreae
GeneroaCitrus
Espeziea Citrus paradisi
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakgrapefruit (en) Itzuli, grapefruit oil (en) Itzuli, grapefruit juice (en) Itzuli, grapefruit peel (en) Itzuli eta Q123765095 Itzuli
Arabisagarraren lorea.

Arabisagarra, pomeloa (Heg.) edo panplemuza (Ipar.)[1] (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da[2].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hizkuntzatan, pomelo eta panplemuza hitzak Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen dira, eta ez Citrus x paradisi espezierako; esaterako, ingelesez, danieraz eta portugaleraz pomelo esaten zaio espezieari, eta alemanez, espainieraz eta nederlanderaz panplemuza hitzaren aldaera bat.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabisagarrondoa laranjondoaren antzekoa da eta 4-6 m inguru luze izaten da. Hostajea biribiltsua du eta adar gutxi. Adar sortu berriek arantza labur eta malguak dituzte. Landare tropikala denez, ez du hotza gustuko eta izozteek kalte handia egiten diote[3].

Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Sinpleak, txandakatuak eta obalatuak dira eta ertzetan hortz txikiak dituzte. 7-15 cm arteko luzera hartzen dute.

Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak eta bost petalo dituzte. Multzo txikietan agertu daitezke, bai eta bakarrik ere. Loreak oso usaintsuak dira[4].

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa. Azala oso sendoa da. Barnealdeko mamia gorria da eta jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima arabisagarraren aldaera gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «pamplemousse | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Pomelo: ¿cuáles son sus principales nutrientes?» CuidatePlus 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) «▷ Pomelo: todo lo que debes saber | Arboles frutales» arbolesfrutales.org 2014-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  4. (Gaztelaniaz) Sánchez, Mónica. (2016-10-28). «El pomelo. Cultivo, cuidados, usos y propiedades» Jardineria On (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]