Edukira joan

Antxon Elosegi Vitoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antxon Elosegi Vitoria

Antxon Elosegi Jorge Oteizaren "Atauts" eskulturan, Tolosako Triangulo plazan
Bizitza
JaiotzaTolosa1932ko otsailaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa2024ko ekainaren 8a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, injineru teknikoa eta kultura-ekintzailea
Antxon Elosegi Olatz Peon alkatearekin, Tolosako Udalak omendu zuenean.

Antxon Elosegi Vitoria (Tolosa, 1932ko otsailaren 10aibidem, 2024ko ekainaren 8a), kultur eta jai ekintzailea eta ekimen askoren sustatzailea, Bihotz Sakratuaren ikastetxean egin zituen peritu merkantil ikasketak eta eraikuntza eta saneamendu materialen salmentan egin zuen lan bizitza osoan zehar. Etxebizitza promotore gisa ere aritu zen.[1]

Antxon Elosegi CITen sortzaile eta lehendabiziko lehendakari, herri ekimen ugaritan parte hartu zuen, batez ere kultur arloan, eta CIT (Centro de Iniciativas de Tolosa-Tolosako Ekinbide Etxea) elkartean. 1967an CITen sorreran parte hartu zuen eta lehendabiziko lehendakaria izan zen 1974 arte.[2] Erakunde horretan ekimen asko jarri zituen martxan, ezagunenak Abesbatza Lehiaketa, Mikologia Astea, Eskolarteko Olinpiar Jokoak, Titirijai Txotxongilo Jaialdia, Zumardi Natur Jardunaldiak eta Amalur Bidai Jardunaldiak. CITen 25. urtemugan Tolosako kaleetan lehen mailako euskal artisten (Oteiza, Txillida, Basterretxea, Ugarte, Anda) eskulturak jartzeko proiektuaren eta Eskulturastearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen.[3]


Inauteri jaien antolaketan ere parte hartu zuen, CIT, Kabila eta Casino elkarteen izenean, besteak beste, Zaldunita bezperako Danborradan.[4]

Zezenetarako zaletasun handia dauka (aita Tolosako zezen-plazaren fundatzaileetakoa izan zen eta gaztetan zezenketa batzuetan parte hartu zuen) eta beste hainbat kiderekin batera zezenketak antolatzen aritu da Tolosan eta Haron, 1990etik 2010 arte 40-50 zezenketa antolatuz, Tolosako plaza betetzea lortuz 1992an eta 1999an, eta plazaren mendeurrena ospatuz 2003an.[5]

ETAren garai gogorretan, zuzenean jaso zuen haren indarkeria: 1978an lehergailua jarri zuten Tolosako Bidebieta auzoan eraikitzen ari zen etxeetan eta 1997an bere lagun Patxi Arratibel eta bere iloba Francisco Javier Gomez Elosegi hil zituen.[6] Gizon eskuzabala, elkartasunezko hainbat proiektutan lagundu du inguruko lagun asko inplikatuz: Behar Bidasoa GKErekin Kongon eta Ruandan, Iñaki Arriola eskolapioarekin Txilen maputxeen alde...[7]

Bidaiazalea da, munduko hainbat herrialdetan ibili da eta erretiroa hartu ondoren Espainian zehar hainbat bidai egin ditu motoz.


Tolosako Udalak omenaldia egin zion 2019an alderdi politiko guztien adostasunez.[8][9]

2021ean Joxemari Iturralde idazle tolosarrak liburu bat argitaratu du berarekin egindako elkarrizketetan oinarrituta.[10][11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]