Anbroxola, bere klorhidrato forman, botika mukolitikoetako bat da. Berez, bromhexinaren metabolito bat da.[1] Anbroxola bronkio-gaitzetan (ondorio mukolitikoak dituztenak) erabilgarria den botika bat da, non biriketako albeoloetan muki lodia geldiaraztea saihesteko karkaxak kanporatzea eskatzen den. Bakarrik (monofarmako moduan) edo bronkozabaltzaile batekin konbinatuta erabil daiteke.